Txirrindularitza

Txirrindularitza
2017-10-09 11:47:20
OÑATITIK ERROMARA JOAN DA BIZIKLETAN AGOTZ ITURBE OÑATIARRA
San Martinetik, San Pedrora

Oñatiko San Martineko zubitik, Vatikanoko San Pedro plazaraino. 28 egun behar izan ditu Agotz Iturbe oñatiarrak, bi puntu hauen arteko bidea bizikletaz egiteko. Irailaren lehenean irten zen etxetik eta 2.733 kilometro luzeren ostean iritsi zen San Migel bezperan Vatikanora. Amets bat egi bihurtu duela onartuta, bidaia berezi honen nondik norakoak azaldu dizkigu Iturbek.

 

28 egun, 2.733 kilometro, miloika pedal kolpe, ehundaka bizipen, lagunak, ezagunak, ezezagun ugari…aspaldidanik buruan zeukan amets bat bete berri du Agotz Iturbe oñatiarrak. Bere bi pasio uztartuz, Oñati eta Erroma lotu baititu iraileko hilean zehar. Etxean zeukan bizikleta zahar bat eta ilusioa besterik ez ditu behar izan erronka hau gauzatu ahal izateko. «Aspalditik neukan buruan eta ilusio eta prestakuntzarekin, edozer gauza lortu daiteke» dio Iturbek.

 

Duela urte batzuk, Bretainia eta Fisterra bitarteko bidea egin zuen Agotzek baina orduz geroztik, era honetako abentura batean murgildu gabe zebilen. «Era honetako bidaia bat egiteko denbora asko behar da eta ez da erraza hilabete oso bat libre izatea» gaineratu digu. Hori horrela, duela hilabete batzuk hasi zen bidaia prestatzen eta hasieratik, oso garbi zeukan irailean egin nahi zuela: «Tenperatura hobea egoten da eta lanean aukera eman zidatenez, iraila hartu dut oporretarako».

 

Bizipen ugari

Herrialde ugari zeharkatu ditu bidean Iturbek eta egunero, abentura berezi bat bizi izan duela onartu digu: «Zorionez ez dut aparteko arazorik izan. Mekanika aldetik dena ondo joan zait eta fisikoki ere, nahiko gustora aurkitu naiz. Hala ere, egia da egunen batean galduta ibili naizela» jakinarazi digu irrifartsu.

 

Bidaia guztia bakarrik egin du txantxikuarrak baina bidean zehar, bidelagun bat baino gehiago izan ditu. Bataz beste, ehun kilometro inguru osatuz iritsi zen San Migel bezperan Vatikanora.

 

12 kilo pasatxoko gainkargarekin bizikletan egunero ibiltzearen abentura nolakoa den ezagutu nahi baduzu, entzun jarraian zintzilikatu dugun elkarrizketa. Hona hemen Agotz Iturberekin izan dugun solasaldia:

 

Agotz, Vatikanoko San Pedro plazan.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.