Kaixo guztioi!
Aratz Losada naiz, diseinatzaile eta komunikatzailea baina bereziki kirol zale amorratu bat. Oñatin, batxilergo teknologikoko ikasketak burutu ondoren, 2005. urtean airez erabat aldatzea erabaki nuen eta herritik hirirako (Donostia) jauzia ematen ausartu nintzen, bertan, Argitalpen eta Diseinu Ekoizpeneko ikasketak burutzeko. Aitortu beharra dakat, zalantzak izan nituela kirola eta diseinuaren artean, baina gaur egun, oso harro sentitzen naiz orduan hartu nuen erabaki horretaz. Neurri handi batean, eskerrak eman nahi dizkiot nire aitari, aukeraketa hori egin izanaren errudun handiena bera izan baitzen; aitak erakutsi zidan ofizio zoragarri hau eta. Donostian ikasketak bukatu ondoren, diseinuari lotutako hainbat ikastaro burutu nituen, eta 2008ko Otsailean, nire bizitza erabat aldatu zen; enpresa propioa eratzea erabaki nuen: ARATZ Diseinu Grafikoa jaio zen. Gogoeta handia eskatu zidan erabaki bat izan zen, baina era berean erronka pertsonal benetan berezia izan zen. Orduz geroztik, nire egunerokoa Diseinu eta Komunikazioari lotuta dijoa.
Orain dela hamar urte inguru, OñATI IRRATIA-k komunikabideen mundua ezagutzeko aukera eman zidan eta gaur egun, esan dezaket, komunikabideak nire eguneroko lanaren parte direla. Duela 5 urtetatik diseinua eta komunikazioa elkarrekin konbinatzen baititut nire eguneroko jardunean. Beraz, nire pasioa, nire ofizioarekin konbinatzen dut. Zorionekoa naizela esan dezaket, nire lanak bete egiten nauelako eta hori, benetan gozamen bat da.
Enpresaren bostgarren urteurren honetan, ARATZ Diseinu Grafikoa, irudi eta marka berri batekin datorkigu.
Nobedade garrantzitsuena,
Hilabete asko pasa dira gaiari bueltak ematen hasi nintzenetik. Eta hasiera batean bertigo pixka bat ematen badu ere, urtea sare sozial eta WhatsApp-ik gabe hasiko dut. Ez da betirako erabaki bat izango baina bai, terapia egiteko modu bat. Lanerako, edota denbora librea igarotzeko, baina egun guztia teknologia honen menpe bizi naizela konturatu naiz. Eta ez da posible teknologiak norbera dominatzea. Alderantziz beharko luke izan. Eta terapiarik onena, neurri gogorrena hartzea izango da. Aldentzea, alegia.
Mugikor edota sare sozialek komunikazioa errazten digutela uste badugu ere, kasu askotan, eguneroko bizitzatik deskonektatu, eta errealitatetik urruntzen gaituzte. Ondorioz, maitatu eta benetan garrantzitsuak diren pertsonengandik erabat deskonektatzen gaituzte. Jarri zaitezte lagun talde bati begira minutu pare batez jatetxe, geltoki, taberna, parke...batean, eta segituan antzemango duzue aurrez azaldutako "arazoa". Ez da posible! zertan bilakatu gara?
Egoera honi buelta eman nahi diot. Eta batez ere kontrola berreskuratu nahiko nuke. Hurbilekoekin konektatzeko, menpekotasunetik irtetzeko, lasaitzeko...baina batez ere, denbora ondo aprobetxatzeko, baliatuko dut hilabeteko deskonexio hau. Telefonoa eta emaila soilik mantenduko ditut urtarrilean zehar. Ea terapia honetatik bizirik ateratzen naizen. Kontatuko dizuet.
URTE BERRI OFF!!