iritzia

Xabier Igartua
2015-01-27
Etorkizuneko herriko kirol instalazioak

Oñatiko kirolaren diagnostikoa jasotzen duen txostena aurkeztu berri da. Txostenean aipatzen den puntu bat herriko kirol instalazioen zahartzea da. Ondorioak abiapuntu hartuta, iruditzen zait luzera begirako plan bat egin beharra daukagula herriko kirol eragile, kirolari, kirol talde eta guztion artean. Orain arteko instalazioen alde onak eta gabeziak ongi identifikatu eta etorkizunekoak nolakoak izan beharko liratekeen definitzeko garaia iritsi da.

 

Ziurrenik, beste urte batzuetarako eman beharko du nire garaikook betidanik ezagutu dugun kiroldegiak, baina etorkizunekoa egoki eta presaka ibili gabe diseinatzea nahi bada, lanari ekin beharko diogu. Tamalez askotan, halako inbertsio eta instalazio estrategikoak, eragileen parte hartzea bultzatu gabe egin ohi izan dira. Erabiltzaile, entrenatzaile eta langileak izango dira etorkizuneko instalazioen protagonista eta beraz, beraiekin batera egitea ezinbestekoa izango da. Guztion ardura eta helburua izan behar du hurrengo 30-50 urtetarako baliogarri izango dena ongi definitzea.

 

Aprobetxatu ditzagun gainera inguruko herrietako esperientziak, guztietan izango delako zer ikasia.

 

Bukatzeko, iraganeko akatsak berriro ez errepikatzeko, oroitu gaitezen arkitekto eta ingeniari titulurik izan gabe ere, squasherako, eskubaloirako, futbolerako, igeriketarako, saskibaloirako… erabiltzaile diren kirolari eta entrenatzaileek dakitela inork baino hobeto egokienak diren material eta instalazioak zeintzuk diren.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.