Asteburu honetan Andoni Ugartek Errealeko bigarren futbol taldean jokatzen duen oñatiarrak, ligan estreinekoz gola sartu zuen; Errealak Amorebietaren aurka lortutako garaipeneko goletako bat izan zen, lehenengoa. Golaz gain, Andoni, Asier Santanak gidatutako taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Callensekin batera hasierako hamaikakoko defentsa titularra da.
Urte honetan eman du jauzia ohorezko jubeniletatik bigarren taldera; eta esperientzia gutxiko jokalaria izanda ere, minutu denen jabe izan da defentsa erdian. Azken partiduetan Callensen ondoan jokatu du, baina denboraldi hasieran Diarra zen Andonirekin batera defentsaren jabe.