opinion

Xabier Igartua
2014-10-21
Euskal txirrindularitza taldeaz

Interes handiarekin entzun dut Oñati irratian Jon Odriozolari eginiko elkarrizketa. Itxura denez, zaratarik atera gabe lana egin eta euskal txirrindularitza talde berrian proiektua ia osatu ondoren, azken unean pikutara joan da guztia. Tamalez ezin izango dugu aurten ere lasterketa garrantzitsuenetan Basque Country lema daraman txirrindularirik ikusi.

 

Hasteko nire partetik esker ona adierazi nahiko nioke Joni egindako lanagatik eta moduagatik. Komunikabideen aparrari bizkar emanda, diskrezio osoz herri proiektu baten alde lan egitea beti baita miresgarria.

 

Azken unean zer gertatu den ez dakit eta publiko egin eta errudunak izendatu baino beste saiakera bat egitea beharrezkoagoa dela deritzot.

 

Beste egitasmo askotan bezala aurrekontua osatu ezinak proiektua umezurtz utzi du. Proiektu honen zutabetariko bat diru-laguntza publikoa zen. Kirol talde profesional bat instituzioetatik jasotako laguntzetan ezin daitekeela oinarritu beti esan izan dut OK Magazinean. Kontraesana? Ez.

 

Euskal txirrindulariak babesteko soilik balitza noski baietz. Izan ere, eskubaloi, igerilari, atleta eta beste hainbat kirolariri berdina gertatzen zaio. Txirrindularitzaren kasua desberdina dela iruditzen zait ordea.

 

Zoritxarrez, atzerrira bidaiatu eta euskal herritarrak garela esan ondoren, gehienetan Euskal Herria non dagoen azaldu beharra izaten dugu. Txirrindularitza zaleen artean berriz gehienek dakite Basque Country-koak nortzuk garen eta Tourmaleta behetik goraino betetzen duten bandera noren ikurra den.

 

Kirolari lotuta, nazioarte mailan, Euskal Selekzioa ordezkatzea debekatzen zaigu eta zoritxarrez urteak daramatzagu aurrera ezin eginik sokatira eta beste kirol gutxi batzuek salbu.

 

Euskaltelek babespean, azken urteetan txirrindulari talde bat izan dugu nazioarte mailan lehiatzen. Basque Country leloa bizkarrean eta euskal txirrindulariez osatuta Frantziar Tourreko Pirineoetan zale gehien batzen zituen taldeak. Mundu mailan telebistaz ikusienetakoa den ekitaldian protagonista ginen euskaldunok, ongi ikusiak gainera.

 

Instituzioetatik Euskal Herria eta Euskal Selekzioa babestu, indartu eta hauspotu nahi badira, azken hamarkadan izan dugun txirrindularitza taldea baino aukera hoberik izatea kostako da. Instituzioek Euskal Herriaren eta Euskal Selekzioaren alde egin nahi badute, aukera ezin hobea daukate Basque Country nazioartean ordezkatuko duen taldea babesteko. Hauetaz gain, proiektuaren alde, Jonekin batera lan egiteko jendea, diruz laguntzeko enpresak eta harrokeriarik gabe baina harrotasunez Euskal Herriaren izenean lehiatzeko txirrindulariak prest badira, berandu baino lehen ados ipini beharra dago. Beharra ez, betebeharra.

articulos anteriores

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Mireia Bikuña
2017-06-05
Zenbat emakume ibiltzen den bizikletan! (2)
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta
Josu Osa
2017-04-04
Berrogeita hamar urte
Asier Osinaga
2017-03-28
Atletismo egutegia eztabaidagai

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.