iritzia

Xabier Infante
2014-09-22
Oasian murgildurik

Uda garaia bukatzear dago eta honekin batera "bigarren mailako" kirolean aritzen garenon udako lasaitasuna amaitu dela esan genezake.

 

Zoritxarrez, aurrerantzean atletismoa, igeriketa, badminton... eta horrelako "bigarren mailako" kirolek, uda garaian izan duten "protagonismoa" galdu egingo dute. Hemendik aurrera, Ronaldo, James, Messi, Vela...eta horrelako pertsonaien kirol balentriak eta kirolez kanpokoak diren albiste negargarriez elikatuko dira gure inguruko irrati, egunkari, sare sozial eta telebista saioak. Iruditzen zait, ekainera arte zoritxarrez, zelai barruan egiten dutenaz gain, euren bizitza pertsonaleko xehetasun guztiak ezagutuko ditugula.

 

Futbolzalea naiz eta asko errespetatzen dudan kirola da, baina Euskal herrian, une honetan futbola kirol bakarra da komunikabide gehienetan. Nire ustez, hau ez da batere lagungarria gure kirola eta herria aurrera eraman ahal izateko.

 

Askotan entzun izan dugu aniztasuna beharrezkoa dela gizarte orekatu batean. Ba aplikatu dezagun teoria hori kirolean mesedez. Iruditzen zait, kirol arloan lan asko egin beharra daukagula, aniztasun hau lortu ahal izateko.

 

Futboletik kanpo, beste kirol batzuetan lanean gaudenon eskuetan dago helburu hau lortzea. Badakit oso erronka zaila dela, baina helburu honekin ados gaudenok lanean jartzen bagara, pixkanaka-pixkanaka bidea egin dezakegu.

 

Has gaitezen lanean kirola, kirola izan dadin eta ez muntaia negargarri bat.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.