iritzia

Borja Moyua
2014-09-16
Gure Erreala

Errealeko zuzendaritzara aurkeztu zen talde baten izena zen hau. Fuentes ta konpañia aukeratuak izan ziren errealaren nondik norakoak gidatzeko, errealzale guztien ahotan zeuden hitzak ziren, GURE ERREALA. Beraien apostua etxeko jokalarien aldekoa zen edo hori zen beraiek aldarrikatzen zutena behintzat.

 

Urte batzuk pasa dira eta gure errealaren ibilia gazi-gozoa izan dela esan daiteke. 2.maila ezagutu dut, aurrez ezaguna genuen Txanpionsa ere bisitatu dugu. Aldaketak ugariak izan dira; jokalariak, entrenatzaileak,lehendakariak… inoiz pentsatuko ez genuen gauzak ikusi ditugu horren maite dugun gure taldean (presidentea eskoltatua, taldea desagertzeko zorian, auziak…).

 

Hala ere, gehien aldatu dena zaletua dela iruditzen zait. Denborak ere aldatuaz doaz eta jendartea ere asko aldatu da. Jakin badakit Errealean betidanik egon izan dela sektore kritiko bat eta jokalari jakin batzukin oso kritiko izan direla gainera, gogoratzen dut Uriari zelakoak esaten zizkioten Atotxa zaharrean (kasualitatea izango da agian, baina, etxekoei ematen zaie egur gehien gainera. Atzerritik diru pila bat irabaztera datozenak oso ongi hartzen ditugu eta bertakoak baino gehiago animatzen ditugu gainera!!!)

 

Aurtengoa ordea, gehiegizkoa izaten ari dela iruditzen zait. Nunbaiten irakurri nuen Realeko zaleak “Mestallizazio” (Valentziako zaletuen antza hartzen ari garela, alegia) prozezu baten geundela eta ez zaio arrazoirik falta. Egia da Krasnodarrekoa lotsagarria izan zela, Eibarren ere ez genuela itxura onik eman baina abuztuan entrenatzaile bat bidaltzeko ikusi ditugun eskaera denak ikustea? Benetan uste al dute Errealaren gaitz guztiak entrenatzailea bidalita konponduko direla?

 

Nik gero eta gutxiago ulertzen dut futbolaz (lehen ere ez nuen asko ulertzen) baina lotsagarria da jokalari batzuetaz eta entrenatzaileetaz esaten direnak. Errespetua galdu da eta ez bakarrik zaletuek, kazetari askok ere ikaragarriak idazten dituzte jokalari zein entrenatzaileari buruz. Askotan pentsatu dut Elustondon, Estradan, Eñauten… aita izango banintza ez nintzatekela Anoetara joango. Eta zuek?

 

Nik garbi dut hau ez dela gure Erreala, goazen guztion artean aurrera egitera kritikatu behar denean kritikatuz, baina zer garen eta nondik gatozen ahaztu gabe.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.