opinion

Asier Osinaga
2014-09-01
Eskuko frenoa

Irailaren lehen egunean gaude berriro. Bueltan gaude eguneroko jardunei ekiteko eta udako pasarte dotoreei agur esateko. “El Corte Ingles” eta antzerako  enpresek erabili ohi dituzten  esaldien garaia da; “vuelta al cole” egiteko garaia da nonbait.

 

Eta itzulera maiz garratza izaten da. Eskuko frenoa goraino igota izaten baitugu jardunari itxura aproposa emateko bederen eta  denboraldi berriko lehen entrenamenduek agerian uzten dute udarako “tinto de verano”, izozki eta bestelakoak. Halere, horren astuna ez izateko nahian edo, estrategia bat edo beste martxan jartzeko gai izaten gara. Ekintzarik ohikoena korrika egiteko zapatilak erostea izaten da; badirudi berriekin entrenamenduak  errazago irentsiko ditugula.

 

Bestetan aldiz, agenda edo antzerako koadernotxo batez baliatzen gara denboraldi berriko asmo, erronka eta gainerakoak planifikatzeko; eta estimulu gai edo, planifikazioa izaten da lehen entrenamendua.  Bada ere, aipatutakoak aurrera eramaten duenik nolabaiteko dieta marabilloso batez lagunduta.  Zein gogorra den egunerokoari heltzea...


“Vuelta al cole” operazioan, esandakoaren gainetik, bada garrantzia duen zerbait. Eskolara bidean ikasleek eramaten dituzten motxiletan doaz, azken batez, norberaren erronka eta ilusio ezberdinak. Eta eskola garaia alde batera utzia dugunok ere, horrela ekiten diogu denboraldi berriari.

 

Zorte on eta denboraldi ederra izan dezazuela...

articulos anteriores

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Mireia Bikuña
2017-06-05
Zenbat emakume ibiltzen den bizikletan! (2)
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta
Josu Osa
2017-04-04
Berrogeita hamar urte
Asier Osinaga
2017-03-28
Atletismo egutegia eztabaidagai

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.