iritzia

Aitor Orueta
2014-07-14
Mundialeko balantzea

Futbol zale naizen aldetik, amaitu berri den munduko kopari buruz hitzegin nahi dizuet oraingo honetan. Alemania garaile izan duen txapelketako lehen hausnarketa, nere idoloa den Pep Guardiolarekin hasi nahiko nuke. Azken bi mundialak irabazi dituzten selekzioetako (Espainia eta Alemania) hamaikakoetan, berak zuzentzen duen (edo zituen) taldeetako jokalariak izan dira nagusi. Selekzio hauek izan dituzten jokamoldeak ere, bere taldeek erabiltzen dituztenak izan dira. Kasualitatea? Kausalitatea? Egin dezala bakoitzak bere analisia…

 

Irakurketa global bat egiten hasita, talde gehienek partiduak irabazteko, posizionamendu defentsiboan oinarritu dute euren jokua. Gutxi izan dira baloiaren jabetzaren inguruan antolatu diren selekzioak (Alemania, Txile, Kolonbia, Espainia, Italia). Harritzekoa posizionamendu defentsibo honetan, selekzio askok espazioa okupatzeko 5 defentsa erabili izana. Egia esan, azken urtetan espazio-okupazio honen erabilera gutxitua zegoen. Datozen urteetarako tendentzia berria izango ahal da?

 

Partiduaren iniziatiba baloiaren jabetza izan gabe eramatearen ondorio nagusienak, baloia hanka artean zutenean nabaritu da. Zelaiko zati arriskutsuenetan baloia galtzeko beldur dexente zutenez, joku zuzena egitera behartuta egon dira. Eta hemen talde bakoitzaren antolaketa taktikoak sekulako garrantzia hartu du.

 

Oreka izan dutenak (Argentina, Coste rica, Holanda) helburuak bete dituzte. Besteek berriz (Brasil, afrikarrak…) arazo ugari izan dituzte. Talde jokoa, indibidualitateen gainetik egon dela ikusteak ere, asko poztu nau. Izan ere, futbola taldeko kirola da eta azken urte hauetan indibidualitateei garrantzia handiegia eman diogu. Bestalde lehen fasean gol asko ikusi diren arren, kanporaketak hasi direnean, luzapenek ere goraka egin dute nabarmen. Taldeen arteko berdintasuna eta galtzeko beldurraren eragin zuzena, nere ustetan.

 

Amaitzeko, asko kezkatzen nauen bizitazunari buruz ere hitzegin nahiko nuke. Mundial honetan, jokalarien nekea izugarria izan da. FIFAk alternatibak bilatu beharko lituzke. Badakit diru asko irabazten dutela (beste egun baterako eztabaida) baina hauek, gu bezala, pertsonak dira. Eta urtean jokatzen dituzten partidu eta bidaia kopurua hain da handia, fisikoki eta mentalki somatu egiten dutela. Jende gehienak, fisikoari lotutako arazoa izan dela esaten du baina nire uste apalean, arlo psikologikoak ere zeresan handia izan du.

 

Futbolariek maila hauetan jokatzeko, momentu fisiko altua izan behar dute denboraldi guztian zehar (% +-90) Ezinezkoa da hamaika hilabete %100 iristeko planifikazio bat egitea. Talde baten 22 jokalari daude, bakoitza bere arazo eta emozioekin. %10 honek ezberdintzen du jokalariaren momentua. Hau da, egoera mentalak. Baina gaur egun, egutegi neketsuaren ondorioz, %90a mantentzeko ere arazoak dituzte jokalariek. Guzti honen eraginez Munduko kopako partiduak, erritmo eta bizitasunari dagokienean behintzat, nahiko bajuak izan dira.

 

Amaitzeko hauek dira nire ustez, Brasilen gehien nabarmendu diren protagonistak:

 

Jokalari onena: Robben (Holanda)

 

Jokalari sorpresa: James (Kolonbia)

 

Entrenatzaile onena: Van Gaal (Holanda)

 

Entrenatzaile sorpresa: Jorge Luis Pinto (Costa Rica)

 

Selekzio onena: Alemania

 

Selekzio sorpresa: Kolonbia

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.