iritzia

Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin

Iaz ezinezkoa izan zen. Ezin izan genuen arrazoi ezberdinak medio, Oñatiko Korpus lasterketa aurrera atera. Aurten aldiz, saiakera berri bat egin eta arrotasunez esan dezakegu berriro ere, Oñatin goi mailako lasterketa bat izango dugula.

 

Ez da erraza horren maila ederra duten euskal korrikalari multzoa biltzea. Izan ere, korrikalariek han eta hemen, konpromezu ezberdinak dituzte. Halere, pista denboraldia bete betean dagoen honetan, egutegia puztuta izaten duten korrikalariei, zaila egiten zaie gure proposamenari uko egitea; izan ere, 10 kilometrotako distantzia erakargarrian Euskal Herriko korrikalari onenekin lehiatzea itzela egiten zaie.

 

Gure herriak era miresgarri baten daki kirol ekintza ezberdinei erantzuten eta Korpus jaien baitan antolatzen den lasterketa hau adibide garbi bat da. Herriko kale esanguratsuenak zaletuz betezen dira eta kirolariek sentitzen duten berotasuna deskriba ezina da. Ez dut Oñatin errepikatu nahi ez duen antxintxikalaririk ezagutzen.

 

Tadesse, Kirui edota Chema Martinez bezalako izenak Euskal korrikalariekin batera agertzen dira lasterketaren palmares aberatsean. Gure asmoa palmaresa ahalik eta luzeena egitea bada ere, ez da samurra. Oñatiko 10 kilometrotako lasterketak behar dituen hainbat aspektu erdiestea ezinezkoa da askotan eta horregatik, ditugun baliabideetara moldatu beharrean izaten gara.

 

Aurtengoan berriro ere, Euskal Herriko korrikalari onentsuenak herrian izatea lortu dugu. Ikusgarria izango da. Eta zu, zaletu hori, ezinbestekoa zara korrikalariak animatzeko. Disfruta dezagun, larunbatean.

aurreko iritziak

Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.