iritzia

Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete

Astebukaera honetan eman diote Lehen Mailako futbol ligek amaiera 2016-2017 denboraldiari. Azken jardunaldia eta partida asko ordu berean. Horrelakoetan pentsa dezaket irratigintzan aritzen den batentzat gozamen hutsa izan daitekeela emozioz gainezka egoten delako ia bi orduz emaitzen gora beheren eta ondorioen berri ematen.

 

Atzo, maiatzaren 21eko Ibedrola Ligako azken jardunaldian nor jaitsiko zen bigarren mailara erabakitzen zen. Larunbatean Ligako garaile gelditu zen Atletico Madril. Bartzelona bigarren eta iazko irabazle Athletic Kopa jokatzearekin konformatu behar izan da Erreala bezala.

 

Oiartzunek igande goizean lehen mailan hirugarren urtez mantentzea zuen helburu. Ez zegoen bere esku. Notizi onak entzuten ziren Sevilla aldetik, oso azkar aurreratu ziren Betisekoak Albaceteren aurka, atsedenaldian 2-1eko markagailuarekin. Minutu horietan Oiartzunek bere gol aukeretako bat gauzatuko balu, betetzen ziren beharrezko bi baldintzak Primeran jarraitzeko.

 

Azkenean baldintzetako bat bete zen, baina gipuzkoarrek 0-2 galdu zuten Karla Lekuona futbol zelaian.

 

Izugarria izan da denboraldian zehar talde honek erakutsi duen kemena. Liga hasiera jardunaldiak joan eta etorri azken postuetan aurkitzen ziren, bigarren itzulian situazioa irauli zuten eta postu malapartatuetatik aldendu ziren baina azkenean ez dira gai izan lehen mailan mantentzeko.

 

Talde humil batek erakutsi duen adorearekin gelditzen da bat. Azken unera arte borrokan lesioak traba asko jarri dizkion talde bati. Herri txiki batek, 10.000 biztanlekoa, emakumeei esker beste behin ere futbolaren mapan jarri dute Oiartzun herria mapan.

 

Eta amaitzeko, zaila den arren denboraldi osoko detaile batekin gelditzea, niretzat izan diren bi irudi esanguratsuenekin geldituko naiz. Azken bi partidetan (jaitsiera postuetan jarri zirenean eta atzoko egunean) Ohiana Aldairen negar malkoekin. Ez dakitt Cappak edo Salinasek aipatu zuten, futbol zelai horretan dagoen pertsonarik arraroenak dira, bere taldekideekiko diferente janzten dute, eskuekin baloia uki dezaketen bakarrak dira eta tamalez akatsak nabarmenagoak ikusten dira, beraien atzetik soilik atea baitago. Hori guztiagatik, eta garai batean ere atezain izan nintzelako: bihotza harrapatuta naukate hauek, gora atezainak!

 

Amaierara arte borrokatu du taldeak, jokoari garrantzia emanez emaitzen aurretik (beste futbol talde batek Gari entrenatzailea segituan aldatuko zuten) eta hori zaleek eskertu dute, atzoko partidan zelaira gerturatu ziren zaleak pasiloa eginez.

 

Bigarren irudi horrekin amaitzen dut zutabe hau datorren maiatzean ere zuen zaleek merezitako pasiloa egingo dizuetelakoan, primerakoak zaretelako. Gogor erantzun.

aurreko iritziak

Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.