iritzia

Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?

Garai hauetan albistegietan, tamalez behin baino gehiagotan gainera, ikusi ditugu partidu baten inguruan talde desberdinetako jokalari, guraso eta jarraitzaileen arteko liskarren irudi negargarriak. Beste askotan eta telebistan ez agertu arren, inguruko partiduetan sarritan atzematen ditugu presioa sartzeko epailearen kontrako protestak, baita aurkakoari gaizki esaka dabiltzanak eta abar… eta noski, guzti honen kontrola galtzen denean eskuak burura eramaten ditugu.

 

Horrelako gertaeren zergatiaren inguruan gogoeta egiteko tarte bat hartu ondoren, kirolaren inguruan normaltzat hartzen ditugun zenbait egoera horren normalak ez direla konturatu naiz. Batez ere, egoerak edo gauzak adierazteko erabiltzen den lengoaian erreparatuko nuke. Zenbat alditan entzuten ditugu honakoak: “Hurrengo partidua hil ala biziko da”, “Edozein modutara irabazi behar dugu”, “Kanpoko taldeak gure zelaia infernu bat dela sentitu behar du”, “Etsaiari urik ere ez”...

 

Horrelako adierazpenek, batez ere gazteentzat eragin handia izan dezakete erreferente diren kirolarien ahotan entzunez gero. Hau horrela izanik, edozeinek mezu hori muturreraino eraman dezake gertaera tamalgarriak eraginez.

 

Asko gustatu zitzaidan behin, Pep Guardiolari partidu baten inguruan hil ala biziko partidua zen galdetu ziotenean eman zuen erantzuna. Berak, oso partidu garrantzitsua zela berarentzat adierazi zuen baina hil ala bizikoak beste gauza serioagoak zirela: Gaixotasun bati aurre egiten daudenak, familiarteko bat galdu ondoren aurrera ezin eginik daudenak…

 

Bestalde, kirol ekitaldi batera goazenean, gure jarrera ingurukoentzat garrantzitsua dela kontutan izan beharra dugu. Zerbait esan edo egin aurretik ondo pentsa dezagun. Zalantzarik gabe, gure gustoko taldeak edo jokalariak nahi dugun emaitza lortzen ez duenean penatzea edo alderantziz, irabazten duenean alaitzea zilegi da. Baina noski, norberaren bizitza, zeregin, arazoa edo dena delakoak hor dirautela argi dago.

 

Umeak txikiak direnean, denok edo ia denok (gure gizartean denetarik baitago) kirola zerbait ludikoa eta hezigarria izan behar dela pentsatzen dugu. Ez dakit zein den arrazoia baina presioa areagotu egiten da umeak adinean aurrera egin ahala. Ondorioz, jendea zenbait zorakeri egiten hasi eta egoera tamalgarriak ematen dira.

 

Kirola, kirola da eta berau ikusiz edo praktikatuz goza dezagun! Ez al duzue uste?

aurreko iritziak

Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.