iritzia

Josu Osa
2017-04-04
Berrogeita hamar urte

Zapatuan egin genuen Zumeltzegi jatetxean Aloña Mendi K.E.ko Pilota Sailaren 50. urteurreneko aurkezpen ekitaldia. Ezker eskuin Julian Dorado eta Joxe Ramon Azkoitia izan nituen, atzean berriz gure pilotari gazteen ordezkaritza bat.

 

Eta jabetzen zara zer ari zaren ordezkatzen, zein den gure erantzukizuna: Julian eta Joxe Ramon bezalakoek egiten duten ahaleginari jarraipena ematea, atzean nituen gaztetxoek eta beste askok pilotan gozatzen jarrai dezaten. Eta horretan ari gara eta jarraituko dugu, ilusioz, asmatuz batzutan eta hanka sartuz bestetan, baina egiten ari izatearen sentsazioarekin. Eta une honetara “osasuntsu heldu" garela irakurri dut hor nonbait, eta osasuntsu jarraitzeko lana egitea dagokigu, lana gogotik.

 

Urte berezia da aurtengoa, 50 urte badelako nahikoa aitzaki ospakizunerako. Abel Barriola omenduz hasi genuen urteurrena eta aurkezpen ekitaldiarekin eman diogu jarraipena. Maitzeko azken astean Pilotaren Astea dugu orain jomugan.

 

Aupa Aloña, Aupa Pilota!!!

aurreko iritziak

Asier Osinaga
2017-06-12
Atletismo festa Oñatin
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.