iritzia

Iban Perez
2017-01-10
Zubikoa eta Anoeta

“Ondo egin orain, ondorengoek arazorik ez izateko”. Erraza dirudi ulertzeko ezta? Gure ingurura begiratuz gero, esaldi hori betetzen ez duten hainbat adibide ikus ditzakegu.

 

Herritar askoren ahotan dago Oñatiko kiroldegia eraberritzearen gaia. Herri anitz batean bizi garenez hainbat iritzi ezberdin aurkitzen dugu kalean. Argi izan behar dugu: aldaketa sakonek hausnarketa are sakonagoen beharra izan behar dute. Distantziatik bada ere, hori sumatzen dut iristen zaidan informazioarengatik.

 

Sakon eta pazientziaz gauzatutako prozesu horren beste aldean izango genituzke bai edo bai egin behar diren proiektuak. Gipuzkoako hiriburura hurbilduko bagina uste dut horren adibide bat ikusteko aukera daukagula: Anoeta estadioa eraberritzeko obren hasiera eta ondorioak.

 

Azken hiru hilabeteetan ordu batzuk igaro ditut zelai berde horren azpian (hor dauka Gipuzkoako Triatloi Federazioak bulegoa). Eraberritze proiektuaren nondik norakoak prentsaren bidez jakin arren eta Diputazioak lasai egoteko azalduta ere, galdera bat etortzen zait burura une oro: beharrezkoa da?

 

Kontuan izanda adibidez, azken urte honetan Erreala azken urteetako denboraldirik txukunena osatzen ari dela, bere historiako bigarren ikusle kopururik txikiena bildu zuen ligako partidu batean (astegunez izan zen eta beste eztabaida bat izan daiteke nola bilakatu duten futbola taldeetako zaleentzat. Parte izatetik horien kontsumitzaile izatera, baina datua hor dago. Gainera urtean Errealak gehienez jota 50 egunetan erabil dezake estadioa). Hainbat duda datozkit burura, erabiliko den diru publikoaren kantitatea, ez delako txantxetakoa izango.

 

Oñatiko proiektua herrian kokatzen da, estrategia global baten barruan eta herri osoa kontuan izanda, azterketetan beste eremu batzuk ere hartzen direlako. Anoeta eraberritzea Donostiako hiriaren beharrentzako pentsatua dagoen galdetuta, dudak sortzen zaizkit erantzun bat bilatzerakoan.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.