iritzia

Asier Osinaga
2016-09-19
“Juveâ€Â, futbol talde batetik haratago

Gezurra badirudi ere, 25 urte pasa dira gazte mailako futbol taldeak Gipuzkoako kopa irabazi zuenetik. Oraitzapenak freskatu eta ospatu aldera, larunbatean bazkari baten bueltan elkartu ginen orduko gazteok.

 

Giro bikaina izan genuen. Elkarrekin bizi izandako pasadizuek bete zituzten elkarrizketak. Agerian, gelditu zen, talde sendoa izan ginela harremanetan eta adiskidetasunean; eta egun, oraindik ere, horrela bizi eta sentitzen dugu.

 

Ordezkorik ez zen larunbateko deialdian. Guztiok ginen hasierako hamaikakoan. Kanpoan bizi edota beste arrazoi batzuk medio, bertan egon ahal ez ziren lagunak ere, gogoan izan genituen; haien golak, indarra edota irrifarra gogoratuz.

 

Orduko gazte bakoitzak bere bidea egin du mende laurden honetan. Ikasketak bukatu, lanean hasi eta seme alabak izan ditugu; eta hauei, harrotasunez, garai bateko gazte mailako talde honi buruz egin diegu berba.

 

Gipuzkoako kopa irabazi genuenean dotore jantzi ginen Oñatira etortzeko. Gorbatarekin atera genuen argazkia Don Pedrueneko etxearen pareko lorategian. Eta larunbatean, gorbatarik gabe baina ilusio eta poztasun handiarekin, denboraren poderioz gure lez itxura aldatu zaion lorategira itzuli ginen. “Click” batek gordeko ditu larunbatean gogoratutako uneak, eta agian, beste 25 urte barru, leku berean aterako dugu erretratu berri bat. Horrela izan bedi.

 

Eskerrik asko. Aupa JUVE!!!!!!

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.