iritzia

Aitor Guridi
2016-07-20
Uda dator eta kontuz

Gurean, proiektu, erronka edo bakoitzarentzat garrantzitsua den zerbait hasteko edo bukatzeko momentua aukeratzerakoan, data esanguratsuak izaten dira udako oporraldiak. Jende askok egun hauexetan denbora gehiago duela aprobetxatuaz, kirola egiten hasten da.

 

Urtean zehar ekintza fisikoren bat burutu eta oporraldietan beste nolabaiteko ekintzak egiten dituztenak ez naute kezkatzen; bai ordea, inolako neurririk gabe topera hasten direnak. Hala nola, urtean zehar ezer gutxi egin eta egun hauetan gaztetan bezala daudela pentsatuaz, korrika eginten hasi, hoteleko edo kanping-eko kirol ekintzetan parte hartu, mendiko zeharkaldiak egin eta abar dihardutenak etenik gabe. Horrelako kasuren bat denoi etorriko zaigu burura joaten garen lekura joan da ere. Egia da, normalean ez dela ezustekorik gertatzen baina gure oporraldiak pikutara joan daitezke zuntz-haustura, hezur-apurketa, bihurritu eta horrelakoak gertatuz gero. Horrelakotan, oporraldietaz gozatu beharrean, lesioa osatzen igaro behar izaten dira egunak eta behin osatu ondoren lanera bueltatzeko eguna heltzen zaigu berehala.

 

Ekintza fisikorik egiteko ohiturarik ez badugu, urtetik urtera zaharragoak garela ezin dugu ahaztu eta ondorioz, bakoitzaren egoera fisikoa eskasagoa izan daitekeela ere ez. Beraz, bakoitzaren egoeraren jakitun izatea garrantzitsua da eta udan egin behar dugunerako prestatzea. Askok pentsatzen dute “patxanga” bat egiteko ez dela askorik gertatu behar baina aurrez zerbait prestatzea komenigarria da. Guzti honekin ez dut adierazi nahi urtean zehar fisikoki ezer ez egin eta udan ere ezer ez egiteko; baizik eta urte osoko ekintza fisiko guztia udako oporraldietan burutzea ez dela gomendagarria.

 

Uda garaian asti gehiago dugunez, bakoitzaren neurriko zerbait aurkitu, berarekin hasi eta oporrak bukatzean berarekin jarraitzea izango litzateke egokiena. Maila desberdinetara egokitzen diren ekintzak daude eta ezin dugu pentsatu urteak pasa arren, beti egoera fisiko berdinean egongo garenik.

 

Beraz, uda partean ez ahaztu ura edan, bero askoko momentuak errespetatu eta bakoitzak bere neurriko zerbait burutzea. Bestalde, aholku profesional bat eskatzea da beste aukera bat, nola hasi eta zer egin jakiteko. Sarritan, garrantzitsuagoa da puntu honetan denbora eta dirua erabiltzea, kirola egiteko punta-puntako arropa garestiena erostea baino.

 

Bueno ba, hauxe izango da aurtengo ikasturtean egingo dudan azken idatzia eta guztioi uda on bat igarotzea opa dizuet. Herrian geratu edo nonbaitera joaten bazerete, ez ahaztu bueltan denok onik ikustea izaten dela benetan garrantzitsuena eta pozgarriena!

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.