iritzia

Mireia Bikuña
2016-05-04
Torreauzoko krosaz

Ez dut sekula parte hartu korrikalari moduan, baina azken hiru urtetan, lanean egon naiz egun horretan. Iaz, motor gainean grabatu nituen telebistarako irudiak. Kros umila dela esango nuke. Herrikoia. Etxekoa. Lagunekin egitekoa. Horrek guztiorrek egiten du berezia Torreauzoko krosa. Irabazleak daude urtero, baina, lehiakortasun txikiko krosa da. Horregatik estimatzen dute korrikalariek. Oñatiarrek eta inguruko herrietakoek.

 

Aurtengoa uztailaren 3an izango da. Betiko ibilbidea: Olateraino joan-etorria. Zazpi kilometroko ibilbidea. Aldaketa bakarra, antolatzaile taldearena izango da. Antxintxiketak Kirol Elkarteak lekukoa eman dio Abixaran taldeari. Emakumeen kirolari bultzada emateko asmoz sortutako taldeak gogor dihardu lanean. Erronka gustu handiz hartu dute/dugu. Baina, halako lasterketa baten, ezinbestekoak dira korrikalariak. Zuen beharra daukagu. Korrikalari barik ezinezkoa litzateke. Beraz, gorriz markatu zuen agendatan. Dagoeneko izena eman daiteke www.herrikrosa.eus atarian.

 

Animatu. Uztailaren 3an elkar ikusiko garelakoan....

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.