iritzia

Asier Osinaga
2015-11-24
Bibotea kirolean

Gizakumeoi eragiten diguten osasun arazoei erantzun bat emateko era lotsagabe eta dibertigarri bat, ezaguna egin ei da azaroan. Bibotea dugu hilabete honetako protagonistetako bat. Modu dibertigarri baten, bat egin dugu oñatiar askok Movember mugimenduarekin.

 

Tankera ezberdinetako biboteak ikusi ahal ditugu hilabetean zehar geurean. Goardi Zibilaren traza hartu duenik ere bada hor nonbait; edota, Subijanaren pare, orraztu behar izaten duenik ere izango da, ziur. Kontuak kontu, ekimenak harrera ezin hobea izan du. Kirol munduan ere, nabaritu da bibotearen sukarra; larunbatean eskubaloiko partidua ikusten izan nintzen Zubikoan eta ugari ziren bibotedun jokalariak.

 

Igandean Donostiako maratoia jokatuko da; nire asmoa, buruan zinta jarri eta Diego handiari keinu adierazgarri bat egitea bazen ere, lesio bat medio, beste baterako utzi beharko dugu kontua. Aitzitik, bada atletismo munduan bibotea utzi eta garaipenak eskuratzen dakienik ere; esaterako, Yeray txapelarekin eta bibotearekin azaldu zen larunbatean podiumean.

 

Igeriketa munduan Artzak ere utzi du. Udaleko kirol zinegotziak, San Silbestrea gertatzen ari den horrek edota Magazine honetako arduradunak ere, beste hainbeste egin dute. Futbolari, saskibaloi jokalari eta herriko kirolak oro har, sudurpekoa du hilabete honetan, gizonezkoei eragiten diguten osasun gaien inguruan kontzientziatzea baita asmoa.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.