iritzia

Iban Perez
2015-05-20
Liverpool - Alaves

Etxera iritsi nintzenean eta telebista aurrean jarri nintzenerako, pasata zeuden 15 minutu partidua hasi zenetik. 2 eta 0 Liverpool-en alde. Dena aldapan gora talde Gasteiztarrarentzat. Baina... 2-1, berdintzeko esperantza berriro piztuta. Baina... 3-1, atsedenaren aurretik. Kolpe gogorra. Bigarren zatia. 3-3 lehen zatiko 51. minutuan. Zoramena. Dena da posible. 4-3 Berriro zail jarri dira gauzak. Denak erabakita ematen zuen. Denak? Oraindik hoberena falta zen!!! 89. minutuan: extasia. 4-4, berdinketa. Luzapenean ematen zuenean finala penaltietan erabakiko zela... kornerra atera Liverpoolek, Gelik baloia urruntzen saiatu baina... 5-4 gola bere atean.

 

Deskribatu berri dudana Liverpool eta Alavesaren arteko UEFAko final gogoangarria izan da. Pasa den astebukaeran 14 urte igaro ziren final horretatik. Eta gure bizitzan zehar egoten badira betirako oroituko dituzun egun gutxi, horietako bat da 2001eko maiatzaren 16koa.

 

Ez naiz askotan futbolaren inguruan aritzen. Gainera azken urteetan hartu duen joera ez zait batere gustatzen. Baina partidu hori bai dago kirol horren oroitzapen onenetakoen barruan. Eta seguro futbola pixka bat jarraitzen duenari galdetuko balitzaio zein izan den historiako UEFAko finalik onena, partidu hori aipatuko luke (Champions-ekoa aldiz 2005eko Liverpool-Milan famatua izango litzateke. Ingelesek lortu zuten garaipena lehen zatian 3-0 galtzen joan ostean).

 

Askotan galdetzen didate zergatik dudan kirola gustuko orokorrean, egitea eta ikustea. Ba ez dagoelako ezer idatzia!!! Egia da lanaren ondorioz iritsi daitezkela emaitza ugari, baina hainbeste faktore daude kontrola ezinak direnak, azken emaitza, ezin dela inoiz jakin. Horrek ematen dio kirolaren munduari erakargarritasun handia.

 

Eta ahal dugun heinean, jarrai dezagun amesten mende hasierako Alaves bezala. David Goliaten aurka bezala aritu baitzen eta ia... arrain txikiak handia jan zuen.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.